Altzari diseinua
Etxebizitza edo lokal bat berritzen denean espazioak dendetan saltzen diren altzarien estandarrekin ez datozela bat jakin badakigu. Horregatik espazioei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko altzariak neurrira diseinatu behar ditugu. Beti kalitate handiko materialekin lan egiten dugu, akaberetan arreta jarriz, espazioek ematen dituzten sentsazio desberdinak horien araberakoak direlako.
Proiektuaren aurretiazko fase beretik berritu beharreko gelaren banaketarekin batera altzarien diseinua zehatz-mehatz erakusten dizugu, dela sukaldea, direla armairuak, oheburuak, mostradoreak, jantzigelak, etab. Espazioaren konplexutasuna milimetroraino aztertu behar da horretarako, baina neurrira egindako lan esklusibo hau garatzea maite dugu.