Erreforma integralak
Badakigu etxebizitza berritzearen zailatasunaz, behar duen denboraz eta sor daitezkeen
ezustekoez, horregatik hasiera-hasieratik gauzak erraztu nahi dizkizugu.
Gure esperientzia zabalari esker, lan-proiektu zorrotza prestatuko dizugu, aurrekontu zehaztua
barne, beharrezkoak diren kostuak kontrolatuz eta ustekabeentzako tarte gutxi utziz.
Gure eraberritze osoak eta partzialetan, urte askotan profesional talde berarekin lan egin dugu,
zeinak emaitzak hasieratik amaieraraino bermatzeko aukera ematen digun.
Lanbide guztien arteko koordinazio arretatsu honi esker (igeltseroak, elektrizistak, arotzak, margolariak, etab.), gerta liratekeen azken orduko aldaketen aurrean komunikazioa arina da, lanaren gauzatzean atzerapenak saihesten ditugularik.