Barne diseinua
Estudioan, ingurumen-psikologia, arkitektura eta diseinuaren arteko oreka ezinbestekoa dela uste
dugu, materialak, koloreak eta argiztapena erabiliz esperientziak eskaintzen dituzten espazioak
sortzeko.
Etxebizitza/saltokiaren hasierako azterketa zehatzak espazioaren diseinura garamatza, proiektuaren garapen, borobiltze, eta entregarekin jarraituz, beti ere proiektu osoan zehar bertan egongo garelarik.
Zure bizimoduarekin bat datozen espazio paregabeak sortzen ditugu, zure eguneroko beharrizan funtzionalak asetzen ahaleginduz, gela erosoetan ahalik eta onura gehien lortuz. Nola? Altzari pertsonalizatuak diseinatuz, argiztapenarekin ingurune desberdinak bultzatuz eta analisi
kromatikoan oinarriturik ehundurak eta materialak konbinatuz.
Horrez gain, eraberritze oso edo partzialetarako barne diseinuaren barruan, dekorazio zerbitzuak eskaintzen ditugu altzarien, estalduren, argiztapenaren eta abarren salmentarako aholkularitza estetikoarekin.