JANA
Obraren datuak
Interbentzioa: Eraberritze osoa
Tipologia: Pisua
Azalera: 75 m2
Argazkilaria: Biderbost
Bilboko erdigunean kokatua, egurrezko eraikin historiko batean, apartamentu hau jabearen eskaerak egia bihurtzeko partzialki eraberritu genuen, gela batzuetan esku hartuz, hala nola sukaldean eta bainugeletan, batez ere, eta baita banaketa berean ere aldaketak eginez.
Hasiera batean etxebizitzak, alde estetikoenari dagokionez, ez zeukan inolako diseinurik eta estaldura guztiak zaharrak eta oso modaz kanpo zeuden. Hala ere, jatorrizko egitura-elementu batzuk berreskuratu eta nabarmendu genituen, hala nola sarrera, egongela-jangela eta gazteen logelako zutabeak eta bistako egurrezko habeak.
Interbentzio nagusia pisuaren sarreratik gertu zegoen bainugela erraldoia aldatzean eta hura murriztean zentratu zen, egongelan integratuta egongo zen garbiketa espazio bat irabazteko ideiari jarraiki tabike bat altxatuz, espazio berri hori neurrira egindako altzari batekin erabat ezkutatuz.
Sarrerari begira sukaldea dago, zeinaren sarbiderako argia harrera-gelara iristen ahalbidetzen duen beira eta metalezko itxitura bat diseinatu genuen. Sukalderako aurreikusitako plana nahiko aldatu zen, eraispenarekin igogailuaren muntaga ustekabez agertu zela kontuan hartuta, eta altzari guztiak birmoldatu behar izan ziren. Xantza baliatuz botilategi bat edukitzea ahalbidetu genuen, jabearen eskaera zena baina hasiera batean leku faltagatik ezin izan zena sartu. Ezusteko honi esker lortu zen.
Sukaldeko altzari guztiak egurraren soiltasunagatik nabarmentzen dira, nahiz eta bi kontrapuntu bilatu ziren, hala nola, mahaiaren oina ziape kolore bizian, eta hormako altzari nagusian integratutako kubo berdea, ikusmintzaira bereko lan piktorikoa nabarmentzeko balio duena.
Leihateko argi naturalaren sarrera garrantzitsua aprobetxatu zen egongelan eta horrek, jangelako balkoitik datorrenarekin batera, etxebizitzako partekatze-espazio handi hau argitzen du. Espazio honetarako estudioak espresuki diseinatutako ziape koloreko liburutegia nabarmentzen da, sarreran jatorrizko maila bat zegoela eta liburutegian integratu behar zela kontuan hartuta, egurra tonu neutroko zeramikazko estaldura batekin ordezkatuz, proiektu osoaren oinarrizko kolore paletarekin bat eginez. Modu honetan, sarrerako espazioa, komuna, sukaldea eta garbiketa espaziodun egongela-jangela ezin hobeki antolatuak geratu ziren.
Logela nagusian eta gazteen logelan kolore ukitu original eta deigarri batzuk sartu genituen, baita egongelako hormetan leihatearen arkuaren altueran eta bainugela nagusian konketa sartzeko sortutako horma-hobian ere. Formaz eta kolorez eremuak azpimarratzeko baliabide hau oso berezkoa da gure estudioan.
Bainugela nagusian komuna eta dutxa eremuak konketatik banatzeko horma-estalkia aldatzea erabaki genuen. Jarraikortasun bisuala emateko eta espazioa handitzeko helburuarekin beste baliabide bikoitz oso funtzional bat dutxa-platoa obrakoa eta dutxa-itxitura profilik ez izatea da.
Argiztapenari dagokionez, proiektuak egongelako espazioa argiztatzeko argi orokorrak eta homogeneoak ditu (plafoi-argiak erabiliz), uneoro nahi den erosotasuna lortzeko intentsitatean erregulagarriak direlarik. Argi teknikoagoa horma-atalak azpimarratzeko edo armairuen barrualdea argitzeko zuzendu dugu. Orokorrean, argiaren koloreak tonu epelerako joera du, sukaldean izan ezik, non lan eremua izanik, argiztapen naturalagoaren hautua egin genuen.
Proiektu hau interesatzen zaizu?
Segur aski, badira zure eraberritzean aplikatzeko atsegin dituzun ideiak. Jarri gurekin harremanetan