Skip to main content

MIGAKO

Obraren datuak

Interbentzioa: Eraberritze osoa

Tipologia: Pisua

Azalera: 80 m2

Argazkilaria: Biderbost

Beatriz-Carranza-Arquitectos | Obras públicos-Centro de día-Corvera

Deustuko pisu hau dagoen etxebizitza blokea 1960ko hamarkadakoa da eta, orduan ohikoa zen bezala, azalera oso zatitua eta gelak oso desordenatuta zituen, argitasuna inongo lehentasuna ez zelarik. Jabe berrien etorrerarekin eta estudiotik egin genuen eraberritze osoarekin alderdi guzti horiek oroitzapenean geratu dira, etxea erabat eraitsi baigenuen.

Banaketa nabarmen aldatu da. Orain 2 logela daude, horietako bat bainu-gelarekin, estudio/jantzigela/logela gisa balio duen erabilera anitzeko hirugarren espazio bat eta baita sukaldearekin komunikaturiko eguneko gune ireki bat ere, egongela ondoan egon zedin egungo kokapenera ekarri genuena. Horretarako, zorrotenetan arreta berezia jarri behar izan genuen, eta sabai faltsuan hodi ezkutuak dituen bulkada-ponpa bat erabiliz, sukaldean sortutako ur grisen hustuketa egin ahal izan genuen.

Baina proiektuaren deigarriena espazio ezberdinetan eman ditugun irtenbide tekniko zein apaingarriak dira, sartu bezain laster etxebizitzari nortasuna ematen diotenak.

Haietako batzuk, hain zuzen, sarrera beretik ikusten dira. Adibidez, harrera-gelaren ondoko horma kurbatuak 90º-ko angelu batek sortzen duen agresibitatea saihesten laguntzen du, tabikearen aurrerapena leunduz. Beste irtenbide bat bitan banatutako korridorean bertan aurkitzen dugu, non korridore zuzen batek sortzen duen zinetika saihesteko formak eta koloreak erabiltzea erabaki genuen. Lehenengo zatia kolore zurian agertzen da, eta hondorago, kanoi-ganga baten azpian, kolore berdexka batean lerroak leuntzeko asmoz. Pribatutasuna gordetzen duten beira inprimatuzko ateetatik iragazten den egongelako eta sukaldeko argi naturalari esker korridorea ere argiago bihurtzen da.

Eguneko eremuan sabaien altuerarekin jokatu dugu: egongelan altuago, perspektiba bertikala irabazteko, eta jangelan baxuago, baitaratze sentsazio handiagoa emateko eta baita aire girotuaren kokapena ahalbidetzeko ere. Ez da ikusten baina igogailuaren zarata saihesteko espazio honetan isolatzaile akustiko bat ere ezarri dugu. Egongela-jangela eta sukaldearen artean komunikazio fisiko eta bisuala izateko leiho original bat eta altueran lerrokaturiko pasabide-arku bat zabaltzea ebaraki genuen, biak Krion beltzez estalita eta telebistaren aurrea markoztatzen duen materiale bereko marra horizontal bat jarraituz multzokatuak.

Argi ikusten denez, espazioak azpimarratzeko eta zoru desberdinak erabiliz eremuak banatzeko oso gustuko dugun baliabide bat, hau da, kolorea, erabili dugu, non eta sukaldean. Sukaldeko altzariak materiale aldaketa horrek zoruan markatzen duen lerroan ezin hobeto ahokatzen direla nabarmentzekoa da. Aukeratutako makillaje-tonuak, alfonbra bat simulatzen duen baldosa hidraulikotik ateratzen dena, sukaldeko lan-eremua atseginagoa egiten du.

Orokorrean, argitasun sentsazioa areagotzeko tonu nagusia zuria da, baina kolorea beste geletan sartu dugu, hala nola semearen bainugelako okrea (hormetan, ateetan eta sabaian), gela neutro samar bat piztu eta alaitzeko asmoz.

Logela nagusian beste baliabide batzuen aldeko apustua egin dugu. Oheoinean lurretik sabaira altzari banatzaile bat bereziki egin dugu, eta hau ezkutatzeko ideiarekin armairuko atea eta  jantzigela/estudiorako atea simetrikoki diseinatu. Era berean, bainugelarako sarbideko atea oheburuko estaldura berari jarraituz eta altuera berean dagoen heinean, oheburuarekin mimetizatzen da.

Proiektuan zehar etxeak argitasuna irabaztea bilatu dugu, terrazatik eguneko gunera sartzen den argi naturala optimizatuz. Eta argiztapen teknikoari dagokionez, biltegiratze guneak (zutabeak, armairuak…) argiztatzeko erabili dugu, baita isla-argiztapenarekin ere, hots, argi errebotearekin lan egiteaz gain.

Proiektu hau interesatzen zaizu?

Segur aski, badira zure eraberritzean aplikatzeko atsegin dituzun ideiak. Jarri gurekin harremanetan