Gazteen logeletan espazioa nola optimizatu
Seme-alabak dituen familia bat bizi den egoitza-proiektu baten lana jasotzen dugunean, haien behar partikularrei erantzun behar dien logelen azterketa egiten dugu. Seme-alaben adinak zerikusi handia du horretan, haurtxo baten gela ez baita ume batena edo gazte batena bezalakoa, izan ere, banatzeko, altzariz hornitzeko eta apaintzeko orduan planteamendua desberdina delako.
Post honetan gazteen logeletan zentratuko gara, familia-etxetik independizatu arte behin-betiko logela dena esan litekeen etapa horri dagozkionak. Hau da, logelak ez du gehiegizko aldaketarik jasan behar haurtxo-gelarekin edo haur-logelarekin gerta daitekeen bezala, zeinean oraindik ere beharren arabera altzarien eta dekorazioaren aukeraketan aldatzeko modua dagoen.
Gazteen logelak ezaugarritzen dituen beste alderdi bat, barne-diseinu estudio gisa gela antolatzeko orduan dagoeneko gaztearen iritzia kontuan izan behar dugula da. Jakina, ume txikiagoekin gurasoak dira zer nahi duten eta nola nahi duten erabakitzen dutenak, baina adin honetan gazteen gustuak euren gelan islatu daitezen kontuan hartu behar dira, finean, euren aterpea eta etxe barruko parterik intimoena izango bait da. Laburbilduz, gaztea eroso senti dadin gelak bere nortasuna islatu behar du, bertan beste edozein geletan baino ordu gehiago emango bait ditu.
Ikaste-eremua leiho ondoan kokatu behar da, argi naturala izateko.
Gazteentzako logelan kontuan hartu beharreko lehenbiziko alderdiak
Beraz, gazteen logelen proiektuan erabiltzailearekin eseri eta bere gustuak eta beharrak ezagutu behar ditugun une bat dagoen arren, egia da barne-diseinatzaile gisa irizpide profesionalei soilik erantzuten dieten zenbait alderdi badirela. Esaterako, argitasuna hobetzeko edo logela barruan zirkulazioa errazteko altzarien banaketa egokiena zein den antolatzeko logelaren oinplanoa eta atea, leihoa edota armairua (horma-armairua bada) non dauden aztertzeaz ari gara. Edo eszena ezberdinen arabera zein motatako luminariak beharko diren, gure estudioko argiztapen proiektuetan eta orokorrean etxeko gela guztietan oso kontuan hartzen dugun zerbait dena.
Altzariei buruz ari bagara, gazte-logela batean ezinbestekoak direnak hauek dira:
- Ohea
- Idazmahaia
- Armairua
- Apalategi moduko osagarriak
- Biltegi espazioa
Eta beste espazio batzuetan ere gertatzen den bezala, gazte-logelaren metro karratuek eragin handia izango dute. Beti bezala, zenbat eta gehiago izan, orduan eta gehiago erraztuko du antolamendua eta alderdi gehiago edo gutxiago sartzeko aukerak, zeinetako batzuk, hala nola zaletasun edota lagunekin loturikoak, adin hauetan oso lehentasun handikoak izan ohi diren.
Gazte-logelak bere erabiltzailearen gustuak eta beharrak islatu behar ditu..
Gazteentzako logelarako gomendatutako banaketa
Logela anai-arrebarekin partekatu ezean, indibiduala dela suposatzen dugu eta, beraz, ohe bakarra behar duela. Dagoeneko tamaina handikoa izan daiteke (normalean 135 cm) edo 90 cm-ko ohikoena. Kasu horretan, lagun bat etxean jasotzen duenerako azpian ohe-osagarri bat ezkutatuta edukitzeko aukera dago. Espazio gehien hartzen duen altzaria dela kontuan hartuta, ahalik eta leku libre gehien uzteko horma luzeenaren ondoan jartzea komeni da. A! Eta ez ahaztu euskarri gisa ohearekin lerrokatutako gau-mahai edo altzari bat.
Adin hauetan bigarren altzari garrantzitsuena idazmahaia da, zeina dimentsio egoki eta biltegiratze espazioarekin diseinatu behar dena, hala nola, tiraderak eta apalak, ikasten ari denean eguneroko gauzak gordetzeko eta eskura edukitzeko. Ahal den neurrian, argi natural ordu gehien izan dezan leihotik hurbilen jarri behar da. Hemen ezin dugu foku-argia ahaztu behar, mahaiko lanpara edo flexo batekin, eta eguzki-argi zuzena iragazteko gortina batzuk.
Armairuari dagokionez, horma-armairua den ala ez araberakoa izango da, kasu horretan gutxi erabaki dezakegularik. Aitzitik, honek banaketa baldintzatuko du. Hala ez bada, dagoen espazioaren arabera, erosi edo nahi dugun diseinuarekin neurrira egingo dugu eta gehien interesatzen zaigun tokian edo hormako txokoren bat aprobetxatuz jarriko dugu.
Bistakoa da altzariak neurrira egiten baditugu, pertsonalizazio eta doitze aukerak handiagoak direla, eta batez ere logelaren neurriak eskasak badira gomendatzen dugun zerbait da. Noski, multzoko estilo berarekin batu eta dena estetikoki harmonizatzeko akaberetan, koloreetan eta abarretan hari komun bera errespetatzea ezinbestekoa da.
Irakurtzea gustatu izana espero dut!
Gaian sakondu edo zure kasu partikularra kontsultatu behar baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan orain. Contactua
-
Gazteen logeletan espazioa nola optimizatu
-
Kolorearen erabilera barne-diseinuan
-
Barne-diseinu estudio berria abiarazi dugu Bilbon
-
Bainugela egokiro nola banandu
-
Joerak: eguneko eremua espazio irekiekin
-
Jantokiko lanpara ondo aukeratzeko aholkuak
-
Sukaldea berritzeko orduan kontuan hartu beharreko gakoak