Sukaldea berritzeko orduan kontuan hartu beharreko gakoak
Etxebizitza baten edozein eraberritze osoan garrantzitsuenetako gela bat -edo beharbada garrantzitsuena- sukaldea da eta, hain zuzen, ‘sukalde eraberritzeak Bilbon’ bilaketa egiterakoan gure barne-diseinu estudioan gehien jasotzen dugun eskakizunetako bat da.
Zehazki espazio hau eraberritzeko interesaren arrazoiak hainbat dira:
- sukaldeak etxearen ‘arima’ gisa duen paperagatik, bertoko bizilagunen egunerokoa dinamizatzeko eta topagune eta bilgune izateko duen gaitasunagatik, baita gonbidatuak daudenean ere.
- bere funtzionalitateak ondo zaintzearen garrantziagatik, batez ere janaria prestatzeko eta garbitzeko toki gisa, baina baita jan, lan egiteko, edo irakurtzeko bulego-gune bat sortu nahi bada… Banaketa, biltegiratzea eta ekipamendua ahaztu gabe.
- bere estetika zaintzeko, etxe osoaren estiloarekin bat datorren diseinu eta dekorazioa bilatuz, sukaldeak behar dituen funtzio praktikoenekin erabat uztartuz.
Eta norbaitek sukaldea berritzea mahaigaineratzen duenean sortzen diren arrazoien zerrenda honi, obra mota honek eskatzen dituen lan guztiak koordinatu dezakeen profesional baten eskuetan jarri beharra gaineratu behar diogu, bai ikusten dena, bai eta, batez ere, ikusiten ez dena.
Funtzionalitatea eta estetika uztartzea funtsezkoa da sukaldea berritzerakoan
Sukaldea eraberritzea talde lana da
Etxebizitza baten eraberritze oso batean sukaldean egin beharreko lanaren garapena, konplexu eta erabatekoena izanik, lehen minututik bezeroarekin batera egiten dugu.
Eskakizun funtzionalak eta apaingarriak zati berdinetan bete behar dituela eta hauek, gehienetan, gai oso partikularrei, sukaldeko lan errutinari eta norberaren gustuei erantzuten dietela ulertzen bait dugu.
Honenbestez, barne-diseinuko eta dekorazioko profesional gisa gure irizpidea daukagu, hau edo hura egin ahal den esateko, parte teknikoagoaren inguruan bezeroek falta ohi duten ezagutza ere kontuan hartu behar baita.
Gure betebeharra sukaldea eskari partikularren arabera ahalik eta gehien pertsonalizatzen saiatzean datza, bai espazioari, bai argiztapen, altzari diseinu, banaketa, instalazio eta abarrei soluzio onenak eskainiz.
Horregatik, kasu gehienetan, sukaldea berritzeak baldintza horiek guztiak biltzen dituen diseinu pertsonalizatua dakar berekin.
Gure esperientzia profesionala bezeroaren konfiantzarentzat bermea da, kalitate goreneko materialak erabiltzea, irtenbide sortzaile eta teknikoak ematea eta gure langile-talde propioak obran bertan lana gauzatzea bermatzen baitu.
Sukaldea berritzerakoan, barne-diseinu estudioak irtenbide onenak eman behar ditu
Sukalde irekia edo independentea gustu kontua da
Gure zerbitzuen barruan, edozein eraberritze osoak dakarren aurreproiektua, proiektua, lanen koordinaketa eta dekorazio proiektua biltzen dituen lan-prozesua ezagutzea oso garrantzitsua da. Eta horrek, bistan denez, sukaldea erberritzeko lanak barne hartzen ditu.
Aurreproiektu fasean, gurekin egindako bileran bezeroak bere sukalde ideala lortzeko bere beharrak, nahiak, gustuak, etab. azaltzen ditu. Beti sortzen den lehenengo galderetako bat sukalde ireki edo independente baten planteamendua da. Egia da diseinu joerak sukalde irekiak bere momenturik onenera eramaten ari direla, baina egia da baita ere ez direla bezero guztien gustukoak edo proiektu guztietarako baliogarriak.
Gure proiektu guztietan bi sukalde motak garatu ditugu, beti ere eskaintzen dugun pertsonalizazioari men eginez. Eta gauza bera da sukaldeko altzarien diseinuari, materialen akaberei, argiztapen proiektuari, etab. dagokienean. Bezero bakoitza paregabea da eta bere sukaldeak bere nortasunari erantzun behar dio. Orduan bakarrik berton den une oro gozatu ahal izango baitu.
Irakurtzea gustatu izana espero dut!
Gaian sakondu edo zure kasu partikularra kontsultatu behar baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan orain. Contactua
-
Gazteen logeletan espazioa nola optimizatu
-
Kolorearen erabilera barne-diseinuan
-
Barne-diseinu estudio berria abiarazi dugu Bilbon
-
Bainugela egokiro nola banandu
-
Joerak: eguneko eremua espazio irekiekin
-
Jantokiko lanpara ondo aukeratzeko aholkuak
-
Sukaldea berritzeko orduan kontuan hartu beharreko gakoak