LONDI
Obraren datuak
Interbentzioa: Eraberritze osoa
Tipologia: Pisua
Azalera: 110 m2
Argazkilaria: Osvaldo Pérez
Bilboko etxebizitza eraberritze proiektu hau espazioen banaketa oso zatitua zuen etxebizitza zahar batetik abiatu zen, horietako batzuk argi naturalik gabe, beraz, hasieratik ideia zerotik abiatu eta banaketari funtzionaltasun eguneratua ematea izan zen. Sukaldea, jangela eta egongela eremu nagusian geratzen dira, denak konektaturik, itxierarik gabe, estilo eklektikoan, ukitu industrial, minimalista eta landa-elementu eguneratuekin.
Horretarako, egongelako sabaia habe saneatuekin garbi utzi genuen, dena grafito tonuan margotuta, tutu zurruneko argiztapen teknikoak aire industrial hori indartzen duelarik. Sukaldean beste zonifikazio-giro bat dago, ateburu iduriko sabai jarraituarekin, sarrera, sukaldea eta jangela bateratzen dituena, tonu zuriak, grisak eta urdinak uztartuz.
Gau-gunera sartzeko, korridoreko hodi sentsazioari aurre egin eta arintzeko erdian tartea duen neurrira egindako altzari jarraitu bat erabili genuen, telebistaren aurrealdearen eta gela nagusiaren arteko zubi gisa ere jokatzen duena. Sarrerako hormaren grafito grisak altzariari begira dagoen horman ere jarraitzen du, espazioei koherentzia eta jarraitutasun sentsazioa emanez.
Gela nagusian (lehen sukaldea zena) argi naturalaren sarrera ahalik eta gehien profitatzeko beirazko itxituraren bidez bainugela integratu genuen, eta atseden guneetan ezinbesteko den berotasun hori emateko haritz-oheburua argi anbarraz argiztatu.
Proiektu hau interesatzen zaizu?
Segur aski, badira zure eraberritzean aplikatzeko atsegin dituzun ideiak. Jarri gurekin harremanetan