Skip to main content

Barne Diseinua

Gure estudioan ingurumen-psikologiaren, arkitekturaren eta diseinuaren arteko oreka ezinbestekoa dela uste dugu, materialak, koloreak eta argiztapena esperientziak ematen dituzten espazioak sortzeko erabiliz. Obraren lehen azterketa zehatzak espazioaren diseinura garamatza, proiektuaren garapena amaitu eta behin betiko entregatu arte jarraituz, beti ere obraren gauzatzean uneoro berton egonaz.

Zure bizimoduarekin bat datozen espazio paregabeak sortzen ditugu, zure eguneroko behar funtzionalak ase nahian, gela erosoekin, zeineinentzat onurarik handiena erdiesten dugun. Nola? Altzarien diseinua neurrira eginez, ingurune desberdinak argiztapenarekin indartuz eta estudio kromatikotik abiatuz ehundurak eta materialak uztartuz. Gainera, eraberritze osoak edo partzialak egiteko barne diseinuaren barruan, dekorazio eta altzarien, estalkien, argiztapenaren eta abarren salmentarako aholkularitza estetiko zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Zure etxebizitza edo saltokia eraberritzeko behar bagaituzu, begira ezazu zugatik egin dezakeguna.

Gure zerbitzuak neurrira eginak dira

Zein da behar duzuna?

Barne-diseinuan profesionalak garen heinean, hemen gaude zu laguntzeko