Skip to main content

Osoak eta partzialak

Eraberritzeak

Etxebizitza eraberritzea zein zaila den, behar duen denbora eta gerta daitezkeen ezustekoek sortzen duten arazoei buruz badakigulako, lehen minututik gauzak erraztu nahi dizkizugu. Horretarako, eraikuntza-proiektu zorrotza prestatuko dugu, aurrekontu ezin zehatzago batekin, beharrezkoak diren gastuak kontrolatuz eta gure esperientzia zabalari esker ustekabeentzako tarte gutxi utziz.

Gure eraberritze osoetan (eta baita partzialetan ere) urte asko daramatzagu profesional talde berarekin lanean, eta horri esker, obren emaitzak hasieratik amaierara bermatzen ditugu. Eta gremio guztien (igeltseroak, elektrizistak, arotzak, margolariak…) koordinazio zaindu honi esker, azken orduko aldaketen inguruko elkarrizketa arina da eta lanen gauzatzean atzerapenak saihesten ditu.

Zure etxebizitza edo saltokia eraberritzeko behar bagaituzu, begira ezazu zugatik egin dezakeguna.

Gure zerbitzuak neurrira eginak dira

Zein da behar duzuna?

Barne-diseinuan profesionalak garen heinean, hemen gaude zu laguntzeko