![](/wp-content/themes/yootheme/cache/8b/FAVICON-Positivo-gris-aclarado-v2-8b77cb31.png)
Saltokien barne diseinua
Saltokien barne diseinua planteatzeko orduan, bezeroaren esperientzia asetua izan dadin estrategia garatzeko, ikusten dena –espazioen banaketa, argiztapena eta materialak– ikusten ez dena –negozio-plana, merkatu-azterketa eta marka-helburua– bezain garrantzitsua da.
Lizentziatik eta negozio-jardueraren aldaketatik hasita dekorazioa eta azken xehetasunetaraino denaz arduratzen gara. Aurretiko negozio-planak lan guztien garapena egituratzen du, non funtsezko puntuak zehazten ditugun, hala nola, barne diseinua, komunikazio bisuala, argiztapena, altzariak, materialak, etab. Hori guztia identitate korporatiboarekin bat etorriz, marka-irudiarekin bat, baina saltokiaren beharrik funtzionalenak bistatik galdu gabe eta bere elementu bereizgarria goratuz.