Joerak: eguneko eremua espazio irekiekin
Gelditzeko etorri zen barne-diseinu joera bat bada, etxeko eguneko eremua espazio irekiekin sortzearena da. Horrek zer esan nahi du? ‘Eguneko eremua’, izenak adierazten duen bezala, eguneko orduetan gehien erabiltzen diren gelak biltzen dituena da, hau da, egongela, jangela eta sukaldea. Kontzeptu hau ‘gaueko eremua’ deritzonaren parean dago, hau da, logelak eta komunak, intimoagoa eta pribatuagoa eta atsedenerako erabiltzen dena.
Eta esaten dugunean eguneko eremu hori espazio irekiekin aurkezten dela, hiru giro horien planteamendua -egongela, jantokia eta sukaldea- izaera garbiaz eta ikus-oztoporik gabe gauzatzen delako da. Giro bakoitzeko altzariek ezartzen dituzte eremuak, erabilera mugak markatuz.
Planteamendu hau aspalditik etxe iparamerikarretan ikustea oso ohikoa zen, baina denborarekin Europara iritsi eta gaur egun gure proiektuetan gehien galdegiten den eskaeretako bat dela esan dezakegu. Egia da, halaber, bizitzea egokitu zitzaigun konfinamenduaren esperientziak joera hau gorenera eraman zuela, denok etxean gaudenean espazioak, zereginak eta uneak partekatzea ahalbidetzen duen heinean. Eta horren froga pandemiaren ondoren eguneko eremu ireki hau eskatzen duten eraberritzeak areagotu egin zirela da.
Kontaktu bisuala irekita eduki baina zarata ekiditzeko, sukaldea kristalez bereiztea aukera bat da.
Egongela, jantokia eta sukaldea, giro praktiko eta atsegin bakarrean
Eguneko eremuaz ari garelarik, etxebizitza arruntetan ohikoena egongela eta jangela leku berean egotea da, etxe handietan izan ezik, non egongelak bere espazio independentea baitu, elkartze berezietarako erabiltzen dena.
Sukalde irekiak edo independenteak, gaur egun, biek ala biek aldekoak dituzte oraindik, nahiz eta, esan bezala, balantzak gero eta gehiago sukalde-jangelaren alde egiten duen. Erabat irekia izan daiteke, inolako bereizketarik gabe, edo bereizketa beirazkoa izan daiteke, ikus-efektua bera delarik, baina funtsean soinu-isolamendu ñabardura hori eransten duelarik. Aldaketaren bat egitea pentsatzen ari bazara, sukaldea berritzeko giltzarriei buruzko gure blog-posta irakurtzea gomendatzen dizugu, obrak hasi aurretik zenbait alderdi kontuan har ditzazun.
Eguneko eremu irekiaren planteamendu honetan pentsatuz, bere alde bizikidetza-modu hori askoz integratuagoa dela, eta oso praktikoa eta atsegina izaten dela esan dezakegu, bai bakarrik bizi bazara, zein familia edo bikotearekin bizi bazara. Obra berri askok dagoeneko egongela, sukaldea eta jangela espazio ireki berean eskaintzen dute.
Bestalde, gure Bilboko barne-diseinu eta dekorazio estudiotik, eraberritze baten zerbitzua eskain diezazukegu, osoa edo partziala dela, zure egungo etxebizitzaren edo erosi duzun etxebizitza zahar baten eguneko eremua aldatzeko eta hain gustuko duzun giro garbi, zabal eta ireki hori lortzeko.
Etxebizitza txikietan, jantokia sukaldeko irlaren zati gisa planteatu daiteke, aulkitxak dituen barra formatuan.
Eguneko eremu egokia garatzeko jarraibideak
Era honetako barne-diseinu lanei dagokionez, bezeroaren eskaeretatik abiatuta eta haren aurrekontura egokituz, egun-eremu ireki horren proiektua garatuko duen profesional-talde baten esku jartzea ezinbestekoa da. Hauek dira gure estudioan jarraitzen ditugun ildo nagusiak:
- Azaleraren planoan, besteak beste leihoen eta ateen kokapena, dauden hormak eta trenkadak kargakoak diren ala ez, eta uraren zorrotenen eta keak ateratzeko irteeren kokapena kontuan hartuz hiru inguruneen -egongela, jantokia eta sukaldea- banaketa hoberena planteatzea.
- Espazioaren dimentsioek banaketa eta giro bakoitzaren diseinua eta altzarien aukeraketa asko markatuko dituzte, azken hauekin giroak zonifikatuko baititugu. Izan ere, nahiz eta lehen begiratuan hirurak ikusi, bakoitzak bere erabilera eskaintzea gomendatzen da, batak besteari trabarik egin gabe.
- Eremuak optimizatzeko eta, aldi berean, altzarien akabera berak erabiliz, eremu guztia estetikoki bakarra balitz bezala ikus dadin, neurrira egindako altzariak diseinatzera jotzea ohikoa da. Hor sartzen da, halaber, dekorazio eta osagarri-lan guztia, betiere, eguneko eremu osoak dekorazio-estilo bera har dezan, ehunen kolore eta materialei, estaldurei, pieza osagarriei eta abarri dagokienez jarraitu behar den ildo nagusia errespetatuz.
- Eta ezin dugu argiztapena ahaztu, izan ere, nahiz eta ‘eguneko eremua’ estaen diogun eta argi naturala honen erabileran asko gailentzen den arren, gaueko orduetan argia piztu behar izaten da, esate baterako, jantokiko lanpara afaltzeko orduan. Hemen dituzu hau ondo aukeratzeko zenbait aholku.
Irakurtzea gustatu izana espero dut!
Gaian sakondu edo zure kasu partikularra kontsultatu behar baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan orain. Contactua
-
Gazteen logeletan espazioa nola optimizatu
-
Kolorearen erabilera barne-diseinuan
-
Barne-diseinu estudio berria abiarazi dugu Bilbon
-
Bainugela egokiro nola banandu
-
Joerak: eguneko eremua espazio irekiekin
-
Jantokiko lanpara ondo aukeratzeko aholkuak
-
Sukaldea berritzeko orduan kontuan hartu beharreko gakoak